Xabier Soubelet artistaren pinturak ikusgai egonen dira Arizkunen uztailaren 9tik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 7a, 08:00

Xabier Soubelet artista ziburutarraren margoak ikusteko aukera izanen da bere lantokian, Arizkungo Sasternea etxean, uztailaren 9tik irailaren 9ra bitarte. Bere margolan berriak eta zaharrak erakutsiko ditu bertan, eta ortzegunetik igandera egonen dira ikusgai, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun