Xabier Erasun elizondoarrak irabazi du behi azienda piriniotarraren seigarren argazki lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 6a, 15:00

Behi azienda piriniotarraren seigarren argazki lehiaketaren irabazleak erabaki dituzte. 400 euroko ehen saria Elizondoko Xabier Erasun Eraunzetamurgilek lortu du, ‘Xut’ argazkiarekin. 200 euroko bigarren saria Getxoko (Bizkaia) Ezra Gojenola Pertikak lortu du ‘A ze parea’ argazkiarekin eta 100 euroko saria ere Bizkaira joan da, Galdamesko Arrate Zubigarai Orbeak lortu baitu ‘Hiru’ argazkiarekin.

Argazki sariduna irailaren 24 eta 25ean ospatuko den behi azienda piriniotarraren lehiaketa-enkantearen kartelan agertuko da, baita eskuorrian ere. Sari banaketa irailaren 25ean, igandea, eginen dute

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun