Erakusketa artistikoa izanen da Arizkunenean Amaiurko 500. urteurrenaren harira

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 6a, 09:00

Uztailaren 8tik urriaren 12ra arte egonen da ikusgai

Amaiurko gaztelauren defentsaren 500. urteurrena ospatuko da aurten eta horretarako hainbat ekimen prestatu dituzte Amaiurko herriak, Gaztelu Elkarteak, Baztango Udalak eta Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak elkarlanean.

Horien artean dago Memoria bat, mila kolore. Gaztelu bat, mila irudi erakusketa, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean egonen dena ikusgai ortziraletik aitzinera. Urriaren 12ra arte, egunero izanen da irekia, astelehenetan izan ezik, eta 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara bisitatzen ahalko da.

Honez gain, Amaiurko arkeologia museoa, gazteluan aurkitutako altxor historikoak erakusten dituena, udako egun guzietan egonen da zabalik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun