Erdizko meategiaren proiektuaz

Espainiako Gobernuak ez du Erdizko herri galdeketa egitea onartu

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 4a, 09:30

«Afera ez dela udalaren eskumenekoa» erabaki du Lurralde Politikako Ministerioak

Espainiako Gobernuak, Lurralde Politikako Ministerioaren bitartez, Erdizko harrobiaren inguruko herri galdeketari ezezkoa eman dio. Baztango Batzar Nagusiak otsailean onartu zuen galdeketaren espedientea eta galdera zehaztu zuen; Erdizko herri bazkalekuaren okupazioa Magnari baimentzearen alde zaude?. Txostena Nafarroako Gobernuari bidali zioten eta handik Espainiako Gobernura, estatuaren eskumena baita erreferendum bidezko herri-galdeketak baimentzea.

Espedientea aztertu ondotik, ministerioak erabaki du eskaerak beharrezko baldintza guztiak betetzen baditu ere, eskatutakoa ez onartzea afera «ez delako udalaren eskumenekoa ezta izaera lokalekoa ere». Magnesitas Navarras enpresak proiektua Udalez Gaindiko Eragina duen Plan gisa tramitatzeko eskaera egin du, Baztango Udalaren eskumenetik kanpo dagoena. Ministerioak ondorioztatu duenez, «Erdizko bazkalekuaren okupazioa UGEParen araberakoa izanen da» eta beraz, Nafarroako Gobernuaren eskuetan egonen da proiektua onartzea edo ez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun