Ados Pilota elkartearen San Fermin pilota txapelketako bigarren finalerdia uztailaren 1ean jokatuko dute Erratzun

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 30a, 08:00
Ados pilota elkarteko pilotariak atzo Imotzen egindako entrenamentuan, sanferminetako zapi berriekin.

Ortziralean 19:00etan hasiko den partidak erabakiko du uztailaren 5eko finalistak zein izanen diren

Ados pilota elkarteak antolatutako San Fermin pilota txapelketako bigarren finalerdia uztailaren 1ean jokatuko dute Erratzun. Ortziralean 19:00etan hasita. Iturriaga leitzarra eta Orbegozo, Arrieta Mendibururen kontra ariko dira.

Finala uztailaren 5ean Labriten

Bigarren finalerdi hau irabazten dutenek Aldaregia eta Mujika esperoan izanen dituzte uztailaren 5ean Labriten jokatuko den finalean. Emakumeez gain, pilotari profesional izandako gizonezkoen arteko pilota partida erakargarria ere izanen da jaialdian: Titin III.a eta Goñi III.a, Oinatz Bengoetxea VI.a leitzarraren eta Armendarizen kontra. Finaleko jaialdi honetan lortzen den diru guztia ANELA elkartearentzat izanen da eta sarrerak ere elkarte honen webgunean eros daitezke.

Adosen sanferminetako zapiak

Ados Pilota Elkarteak sanferminetako zapiak ere paratu ditu salgai, bere logoarekin, pilotariek Imotzen egindako entrenamenduan erakutsi zutenez. Horretarako Ados pilota elkartearekin harremanean jarri behar da, Instagram, Facebook edo adospilota@gmail.com helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun