Baztango Udalaren Lixura enpresak Haur Eskola kudeatuko du

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 28a, 13:30

«Haur Eskolaren zerbitzua hobetzea» eta «langileei egonkortasuna ematea» du helburu

Joan den astean, ereiaroaren 23an egindako osoko bilkuran, Baztan Haur Eskolaren kudeaketa Lixura Baztan sozietate publikoari emateko akordioa hartu zuen Udalak. EH Bilduren, Ezkerraren eta Geroa Bairen aldeko hamar boto eta Navarra Sumaren kontrako hiru izan zituen erabakiak. Bilkura berean, kudeaketa eredua aldatzen duen txosten teknikoa onartu zuten.

Haur Eskolaren kudeaketa publikoa egiteko, apirileko osoko bilkuran Lixuraren estatutuak aldatu zituen udalbatzak, enpresaren helburuen artean sartzen zentroaren kudeaketa. Estatutuen moldaketaz baliatuz, kudeaketa behin betiko publifikatzeko urratsa eman dute.

Honekin, Baztango Udalak «Haur Eskolaren zerbitzua hobetu nahi du, proiektu pedagogikoari segida emanez eta langileei egonkortasuna».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun