Giro ederrean ospatu dute Arizkun Rock bertze behin

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 13:30

Ohiko moduan ospatu dituzte aurten Arizkunen San Juan bestak eta baita Arizkun Rock jaialdia ere. Argazkiak: Arizkun Rock

Ekainaren 24an musika izan zen nagusi herrian arratsaldetik, Drunken Barrels taldearen emanaldiarekin. Gauez, berriz, The Lio, Skakeitan eta Tirri&Tery izan ziren oholtzaren gainean, eta giro ederra izan zuten, plaza jendez lepo. Antolatzaileek eskerrak eman dituzte festibalak izandako harrerarengatik eta ondoko asteetan ekimena biltzen duen bideoa kaleratuko dutela iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun