Ametsen Kutxak tailerra eginen dute 29an Baztango liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 24a, 19:00

5-8 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta asteartea izanen da izena emateko azken eguna

'Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak' egitasmoak Ametsen kutxak tailerra antolatu du Baztango liburutegian heldu den asteazkenean, ekainaren 29an, 11:00etan. 5-8 urte bitarteko haur eta familiei dago zuzendua.

Izen-ematea ekainaren 28 arte, asteartea, egin daiteke Kultur etxean, 948 581 279 telefonora deituz edo kultura@baztan.eus helbidera idatziz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun