Arizkun Rock jaialdia eginen dute Arizkunen ekainaren 24an

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 22a, 09:00

Azken urteetan egin den bezala, Arizkun Rock jaialdia eginen dute Arizkunen herriko bestetan. 

17:00etan hasiko da jaialdia, bailarako Drunken Barrels taldearen emanaldiarekin. 23:00etatik aitzinera, berriz, The Lio, Skakeitan eta Tirri & Tery izanen dira oholtzaren gainean. Bokatak salgai izanen dira herrian bertan eta kanpin denda eta lo zakua eramaten dutenendako kanpalekua prestatuko dute. 

Talde horietako bakoitzaren irudiak eta ahotsa bilduz, aurtengo taldeak aurkezteko bideoa egin dute Arizkun Rock jaialdiko antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun