Joan den astean jakinarazi zuten kontzertuen ordutegia. Jaialdia 17:00etan hasiko da Drunken Barrels taldearen emanaldiarekin. 23:30ean The Liok hartuko du lekukoa; 01:00etan hasiko da Skakeitan taldearen kontzertua eta 02:15ean Tirri&Teryren txanda izanen da. Hain zuzen, Tirri&Teryren azken emanaldia izanen da Arizkun Rocken ortziralean eginen dutena.
Talde horietako bakoitzaren irudiak eta ahotsa bilduz, aurtengo taldeak aurkezteko bideoa egin dute Arizkun Rock jaialdiko antolatzaileek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!