Elizondoko Lanbide Eskolak amaiera eman dio Cabo Verde proiektuari

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 17a, 16:30

Ondorengo idatzi honen bidez, Elizondoko Lanbide Eskolan 2021-2022 ikasturtean landutako Cabo Verde proiektuaren amaiera iritsi dela adierazi dute:

Hilabete batzuk pasa dira proiektu honekin hasi ginenetik, eta ikasle zein irakasleak lan-taldean aritu gara finkatutako helburuak lortzeko. OLH Elementu Metalikoen Fabrikazioko ikasleak gogotsu ibili dira erremintak konpontzen, bigarren erabilera bat ematen edo tresna berriak sortzen. OLH Bulegoko Informatikako lehenengo mailako  ikasleak berriz, prozesuan zehar finkatutako administraritza lanak edo komunikazio arloko lanak burutzen ibili dira. Azkenik, Ostalaritza eta Turismoko ikasleak hilabete hauetan sortu diren ekitaldi ezberdinak antolatzen egon dira, baita finantzazioa lortzeko jarduera ezberdinak antolatzen ere. 

Izandako esperientzia baloratzekotan, arras aberasgarria izan dela ondorioztatu dezakegu. Hainbat aspektu lantzeko aukera eman digu proiektu honek: elkartasuna, elkarlana, talde zein irakasle ezberdinen arteko harremana, kontzientziazioa, komunikazioa, koordinazioa, etab. Bertze kontinente, kultura edo ideologia ezberdin bateko ikasleen eskola ohiturak ezagutu ditugu ikasle zein irakasleok eta haien egoeraz jakitun egin gara. 

Hortaz, Cabo Verde proiektu honen amaieraren berri eman nahiko genuke eta gure eskerrik handienak eman laguntza eman diguten pertsona, enpresa, komunikabide edo entitate guztiei, zuen laguntza gabe ezinezkoa izango baitzen proiektua aurrera eramatea. 

Eskerrik beroenak enpresa eta erakunde kolaboratzaile guztiei:

  • Baztango udala
  • Baztan burdindegia
  • Tasubinsa
  • Apeztegiaberria ferreteria
  • Biok Bat
  • Arozberri
  • Virgilio zapata-denda
  • Berrobide
  • Baztan tomateak
  • Baztandarra koop.
  • Suministros Elicetxe
  • Iruritako herria
  • Elizondoko eskola publikoa
  • INMA invernaderos
  • Ayuda Contenedores ONG
  • Markullukoborda Rural Suites
  • Big Mat Menditxuri
  • La venta du carrelage sl
  • Carrelages Bengotxea
  • Cerámicas Navagres
  • Bearzun s.a

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun