Arizkun Rock jaialdiko kontzertuen ordutegia zehaztu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 19a

2019ko Arizkun Rockeko irudia.

Ekainaren 24an eginen duten Arizkun Rock jaialdirako xehetasun gehiago jakinarazi dituzte aste honetan antolatzaileek. Kontzertuen ordutegia zehaztu dute eta jaialdia 17:00etan hasiko da Drunken Barrels taldearen emanaldiarekin. 23:30ean The Liok hartuko du lekukoa eta 01:00etan hasiko da Skakeitan taldearen kontzertua. 02:15ean Tirri&Teryren txanda izanen da.

Sarrera dohainik izanen da eta kanpalekua prestatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun