Euskaraldiari buruz mintzatzeko bilkura irekia eginen dute ekainaren 22an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 17a, 18:00

Aurtengo udazkenean, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, Euskaraldiaren hirugarren edizioa eginen da, hizkuntza ohiturei eragiteko intentzioarekin.

Baztango AEK mantso-mantso martxan paratzen ari da eta bailararen aktibazioari buruz aritzeko bilkura bat egin nahi dute oporren aitzinetik. Ekainaren 22an 18:00etan Arizkunenean bilduko dira, irailetik aitzinera eginen denari buruz solastatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun