Baztan Ikastolak 2022/23 ikasturteko lan poltsarako curriculum bilketa hasiko du bihar

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 16a, 09:00

Ekainaren 24ra arte aurkezten ahalko dira CVak

2022-2023 ikasturtera begira, Baztan Ikastolak lan poltsarako curriculum bilketa abiatuko du bihar. Magisteritzan Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan Diplomatura edo gradua eskatzen dute, eta hauen berezitasun edo aipamenak (Hezkuntza Berezia, Atzerriko Hizkuntza, Musika, Gorputz Heziketa,…). Gainera, EGA titulua edo baliokidea ere beharrezkoa izanen da.

Curriculumak baztan@baztangoikastola.com helbidera bidali beharko dira ekainaren 17tik 24ra. Emailaren gaian Curriculum-Magisteritza/Espezialitatea adierazi beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun