ETBko 'Herri txiki infernu handi' saioa Elbeten grabatu dute eta ortzegun honetan, ekainaren 16an, proiekzioa eginen dute herriko plazan 21:30ean. Eguraldi txarra eginez gero, proiekzioa frontoian izanen da. 12 urtetik goitikoentzako ekitaldia izanen da eta herritarrekin elkarrizketak erakutsiko dituzte, Zuhaitz Gurrutxagaren eta Mikel Pagadiren bakarrizketekin eta Sebastian Lizasoren bertsoekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.