'Hondarribiko txokoak' erakusketa Arizkunenean ikusgai gaurtik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 13a, 15:00

Emeki Emakume Elkarteak Hondarribiko txokoak margo erakusketa antolatu du eta ikusgai dago Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean ekainaren 29ra arte. Baztango Kultur Zerbitzuaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Hondarribiko Udalaren laguntza izan du eta astelehenetik igandera egonen da irekita, goizetan 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 17:00etatik 21:00etara.

1994. urtean Hondarribiko Emeki Emakume Elkartea, herriko giro artistikoa berreskuratu nahian, Kaleko Margo Lehiaketa antolatzen hasi zen. Arizkuneneko erakusketan hainbat urtetan irabazle izandako artelan batzuk ikusi ahal izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun