Udako Jostaldia Euskaraz antolatu du bertze behin Baztango Euskara Zerbitzuak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 12a, 10:00

Bihar irekiko dute izena emateko epea, ekainaren 20ra arte

Baztango Euskara eta Gizarte Zerbitzuek udako jostaldiak antolatu dituzte bertze behin, Dindaia fundazioarekin. Aurten bi herritan eginen dituzte: Erratzun uztailaren 4tik 15era eta Elizondon abuztuaren 1etik 12ra. Astelehenetik ortziralera eginen dituzte jostaldiak, 10:00etatik 13:00etara, eta 3-12 urte bitarteko haurrei egonen dira zuzenduak.

Izena emateko epea bihar, ekainaren 13an irekiko dute eta 20ra arte luzatuko da. Plazak mugatuak izanen dira eta lehentasuna lau aste eginen dituztenek eta Baztanen erroldatuak daudenek izanen dute. Informazio gehiagorako edota izena emateko dindaia.eus webgunea dago eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun