Kopako finalerdia jokatuko dute Baztan futbol taldeko jubenilek Aibarren

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 10a

Baztan futbol taldeko jubenilek kopako finalerako sailkatzeko aukera izanen dute larunbat goizean Aibarren.

Larunbatean 11:00etan jokatuko dute partida Villatuertako Ondalan taldearen kontra

Eskualdeko kirol talde gehienek denboraldia bukatu dute, baina Baztan futbol taldeko jubenilek partida garrantzitsua izanen dute ekainaren 11n, larunbat goizeko 11:00etan Aibarko San Lorenzo zelaian. Hain zuzen, kopako finalerdia jokatuko dute Villatuertako CD Ondalan taldearen kontra. Irabazleak, Kasedan jokatuko den bertze finalerdiko (Ardoi eta Valtierrano) irabazlearen kontra jokatuko du finala.

Kopan, bere multzoko buru izan ondotik, nahiko erraz nagusitu da ondoko kanporaketetan Baztango jubenilen taldea. Lehen kanporaketan 0-5 irabazi zion Berriozarri; final zortzirenetan 4-1 irabazi zion Corellanori eta final laurdenetan 6-0 Azkarrenari. Orain, finalerako txartela eskuratzeko Villatuertako Ondalan taldea menperatu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun