'Itxi Liburuak' saioa Amaiurren grabatzeko publikoa behar du ETBk

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 9a, 15:00

Heldu den astelehenean, ekainaren 13an, Amaiurko Gazteluan grabatuko dute saioa

Amaiurko setioaren 500. urteurrena dela eta, ETB1eko Itxi Liburuak saioaren atal berezia grabatuko dute Amaiurko Gazteluan ekainaren 13an. Ikasgelan parte hartzeko publikoa behar dute, eta herriko eta inguruko jendea parte hartzera animatu dute. 15:30etik 19:30era eginen dute grabaketa eta merienda izanen da. Parte hartu nahi dutenek 686 04 73 24 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun