Toledoko San Miguel Abesbatzak kontzertua emanen du larunbatean Elizondoko elizan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 9a, 16:00

Elizondoko Abesbatzak, Baztango Udalak eta parrokiak antolatua, Toledoko Novés herriko San Miguel Abesbatza Polifonikoa Elizondora etorriko da larunbatean. Elizan izanen da emanaldia, ekainaren 11n 20:00etan.

Miguel Rodriguez del Alamok zuzendua, ondoko abestiak kantatuko dituzte kontzertuan:

  • Signore delle cime (G. Marzi)
  • Heilig (F. Schubert)
  • Popule Meus (T. L. de Victoria)
  • Stabat Mater (Z. Kodaly)
  • Ave Verum Corpus (W. A. Mozart)
  • Agnus Dei (M. R. del Alamo)
  • Gloria (M. R. del Alamo)
  • Ay linda amiga (Anonimoa)
  • Epitafio para la sepultura de Dulcinea (R. Halffter)
  • Teresica Hermana (M. Flecha)
  • Nocturno de la ventana (E. Sole)
  • Cantares (J. M. Serrat, A. Machado)
  • El vito (anonimoa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun