1-5 galdu zuten Tuterako Lourdesen kontra larunbatean Berriozarren
Nafarroako Kirol Jokoen barrenean, Baztan futbol taldearen izenean ari diren neska ttikienek kopako finala jokatu zuten ekainaren 4an Berriozarren, Tuterako Lourdesen kontra. Hasieratik Tuterakoak nagusitzen hasi ziren (0-2), baina halere, Aroa Alzateren gol batekin hurbildu ziren baztandarrak (1-2). Ondotik, ordea, bertze hiru gol egin zituzten Lourdeskoek (1-5). Finala galdu arren, konpetizioko lehen urtean denboraldi polita osatu dute neska benjamin-alebinek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.