Iruritako dantzariek eta Abesbatza Ttikik 'Tantak' ikuskizuna aurkeztuko dute larunbatean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 8a, 15:00
Terra ikuskizuna aurkeztu zuten joan den urtean. Argazkia: J. Inziarte

Erreboteko plazan eginen dute emanaldia 21:30ean

Iruritako dantza taldeak urteroko ohiturarekin segitu du eta aurten ere ikuskizuna aurkeztuko du Abesbatza Ttikirekin batera. Tantak du izena ikuskizunak eta ekainaren 11n aurkeztuko dute, Erreboteko plazan 21:30ean. Jo ala jo kultur elkartearen laguntzarekin antolatu dute ekitaldia.

Aurten, «emanaldiaren kontzeptua» aldatuko dute, «orain arte ez bezala, istorioa ez da dantza eta kanten arteko lotura izanen, dantza eta kanta propioak izanen dira lau elementuen arteko lotura: lurra, ura, sua eta haizea». ETBk emanaldia filmatuko du Oholtzan programarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun