Giro bikaina izan dute Berroetako bestetan

Maialen Iantzi 2022ko eka. 8a, 08:00

Ezin hobeki atera dira aurtengo Mendekoste bestak Berroetan, ekaineko lehen aste hondarrean. Ortziralean hasi ziren eta jendetza ikaragarria bildu zen herrian. Altxaferoaren eta txopo goratzearen ondotik, 150 lagunek afaldu zuten herriko frontoian eta ondotik, jende andana hurbildu zen Trikidantzekin dantzatzera eta besta girora. Argazkiak: Maialen Iantzi

Baina hurrengo egunetan ere, giroa mantendu zen. Larunbatean, gazteek Aizkoan bazkaldu zuten eta txarangak alaitutako arratsaldeaz gozatu eta umorezko herri kirolak ikusteko aukera izan zen. Gauez, herriko plazan egindako lehiaketako paella afaldu ondotik, erromeria taldearekin dantzarik etzen faltatu. 

Igandeko egun handian ere ekitaldi andana bat izan zin, giro lasaiagoan gozatzeko: erraldoiak, pilota partidak… 

Akitzeko, astelehean, Berroetako 48. Bizikleta itzuliaren ondotik, zikiro-jatea izan zen; 70 herritar elkartu ziren eta berriz ere herriko frontoia musikaz bete zen. Puzgarriak ere izan ziren egun osoan.

Egindakoarekin kontent, heldu den urtera esperatu behar orai!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun