Sokatira torneoa izanen da Amaiurren larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 8a, 16:00
Amaiurko Sokatira Taldea hainbat talderen kontra ariko da larunbateko torneoan.

Amaiurko Sokatira Taldeak sokatira torneoa antolatu du herrian larunbaterako. «Euskal Herri guztitik» etorritako taldeak lehiatuko dira bertan. 17:00etan hasiko da torneoa eta dohainik izanen da. 

Torneoa ez da eguneko ekitaldi bakarra izanen, izan ere, taldearendako dirua biltzeko, herri afaria eta kontzertuak izanen dira torneoaren ondotik. Afaria 21:00etan hasiko da eta entsalada, paella, bildotsa txilindron erara, postrea, kafea eta kopa izanen ditu. 

Kontzertuak 00:00etan hasiko dira eta Unidad Alavesa, Los Zopilotes Txirriaos eta DJ Bull izanen dira oholtza gainean, gaupasa alaitzeko. Afari eta kontzertuak edukiera mugatua izanen dute. 

Bi horietarako sarrerak 30 eurotan daude eskuragarri Elizondoko Intza ostatuan, edo sokatira taldearekin harremanetan jarrita. Kontzertukoak bakarrik, berriz, egunean bertan egonen dira salgai zortzi euroren truke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun