Giro zoragarria izan dute Baztango Amaiuraldian

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 6a, 14:30

1.500 lagun baino gehiagok parte hartu zuten eta ekitaldi politikoa, martxa, bazkaria eta dantzaldia izan zituzten. Testua eta argazkiak: Amagoia Susperregi, Nafarroa Berriz Altxa

Atzo Amaiurko gaztelua izan zenaren oinean duela 500 urteko gertaerak gogoratu eta burujabetzaren aldeko aldarrikapena erdigunean jarri genuen. Ez zen erraza toki zoragarri horretan horrelako ekitaldi bat antolatzea, baina Amaiurko eta Baztango herritarrekin batera egindako auzolanari esker posible izan da. Egun eguzkitsua, goizetik giro zoragarria Amaiurren, ekitaldi politikoa eta martxa giro ezin hobean, eta arratsaldean Elizondoko besta gunea dantzaleku bat izan zen. Erronka eta helburua beteta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun