Baztango birziklatze porraren emaitza gaur arratsaldean jakinaraziko dute

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 3a

«Zenbat hondakin izanen dira birziklagarriak errefusaren edukiontzi berdean?», «Hondakinen zein portzentaje dago lekuz kanpo?». Galdera horiei erantzunez porra antolatu dute Baztanen eta gaur 19:00etan Elizondoko plazan jakinaraziko dute emaitza. Asmatzen duenak 250 euroko saria hartuko du Baztango establezimenduetan gastatzeko.

Baztango Talde Ekosozialak eta Baztango Udalak elkarlanean, herritarrak «hondakinen inguruan sentsibilizatzeko» antolatu dute ekintza. Elizondon dauden errefusen bi edukiontzi hartuko dituzte eta horietan dagoen zaborra sailkatuko dute gaur 17:00etatik aitzinera Elizondoko plazan (euria egiten badu, Elizondoko Iriarte frontoian). Edukiontzietan dauden gai birziklagarrien portzentajera gehien hurbiltzen den herritarrak hartuko du saria. 19:00etan jakinaraziko dute emaitza eta saria hartzeko bertan egon beharko da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun