Asteburuan Elizondon «zakarkeriak» izan direla salatu du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 3a, 07:30

Baztango Udalak jakinarazi duenez, «asteburu honetan ere zakarkeriak izan dira Elizondon. Elizondoko eskolaren ingurua hautsitako kristalezko botilen zatiekin agertu da –haurrendako horrek duen arriskuarekin-, zikinkeriekin, haurren jostetako zirrikak teilatuan… Modu berean Maurizio eta Felix plazan banku bat hautsi dute eta Baztan Berrin oinezkoak babesteko lorontzi bat bota eta lurrean arraildu da. Iduri du zakarkeriatan ibiltzea ohitura bihurtzen ari dela, baina gaiztakeri hauek ez dira onartzen ahal. Argi da guttienak direla horretan ari direnak, gehiengoak besta egiten baitaki, horrelakoetan ibili gabe».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun