II. Berdintasun Plana kontrastatzeko saioa eginen du Baztango Berdintasun Batzordeak ekainaren 8an

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 2a, 16:00

Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean bilduko dira heldu den asteazkenean 17:30ean

Duela hilabete batzuk 'Baztango emakume eta gizonen berdintasunerako I. Plana' aurkeztu zuen Berdintasun Zerbitzuak Elhuyarren aholkularitzapean, herritar eta eragileekin batera ebaluatu zutena. Ariketa horren bidez bailarako erronkak identifikatu zituzten eta «lan handia gelditzen dela» baieztatu zuten.

Orain, martxan da II. Berdintasun Planaren zirriborroa eta herritarrekin kontrastatzeko saioa eginen dute ekainaren 8an, asteazkena, 17:30etik 19:30era Arizkunenean. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte, «berdintasuna denon artean ehundu dezagun». Parte hartzea konfirmatzeko eskatu dute, 613 003 634 telefonora deituz edo idatziz, edota berdintasunbatzordeabaztan@gmail.com helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun