Sukaldaritza ikastaroa egin dute Amezti Elkartean Belen Urrutiarekin

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 31a, 20:00

Maiatzaren 30ean akitu zen Elizondoko Amezti Elkartean antolatutako sukaldaritza ikastaroa. Belen Urrutiaren eskutik besta egunetako menu bereziak prestatzen ikasi dugu. Amezti Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu parte hartzaile guziei, eta bereziki Beleni, bere jakintza eta esperientzia gurekin partekatzeagatik.    Testua eta argazkia: Izargi Zumarraga

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun