Hasier Larretxeak poesia errezitaldia eskaini du Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 31a, 15:30

Hasier Larretxea Arraiozko poetak poesia errezitaldia eskaini zuen igande arratsaldean Elizondoko Txokoto tabernan. Bere lanetan jasotako poemak errezitatu zituen idazleak, euskarazkoak zein gaztelaniazkoak. 30 lagun inguru bildu ziren, eta arratsalde goxoa pasatu zuten. 

Argazkiak: Josu Inziarte eta Patxi Larretxea. 

Emanaldia «hagitz berezia eta hunkigarria» izan zela nabarmendu zuen Larretxeak, etxean, lagunez inguratuta egoteak emozio handia sortu ziola, eta entzuleekiko konexio eta berotasun handia sentitu zuela. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun