Arizkun Rockerako prestatzen hasiak dira herriko gazteak

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 31a, 11:30

Jaialdia ezagutzera emateko bideo hau partekatu dute antolatzaileek

Arizkunen eginen den Arizkun Rock jaialdirako prestaketak hasi dituzte dagoeneko herriko gazteek; kartelak banatzen, eszenatokia muntatzen, akanpalekua prestatzen… Ekainaren 24an izanen da ekitaldia eta sarrerak dohainik izanen dira. 17:00etan hasiko da jaialdia Drunken Barrels taldearen emanaldiarekin. 23:00etatik aitzinera, berriz, The Lio, Skakeitan eta Tirri&Tery izanen dira oholtzaren gainean. Bokatak salgai izanen dira bertan eta akanpalekua ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun