Baztango eraso sexisten herri salaketen protokoloa adosteko bildu dira Berdintasun Zerbitzua eta eragile feministak

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 31a, 09:30

Bi bilera gehiago eginen dituzte ekaina hasieran protokoloa osatzeko

Maiatzaren 27an Arizkunenean bildu ziren Baztango Berdintasun Zerbitzua, Mugimendu Feminista eta kultura arloko eta hezkuntza sistemako bertze hainbat eragile, eraso sexista larrien aitzinean herri salaketen protokoloa adosteko. Honekin, eraso sexisten protokoloa prestatzeko prozesua abiatu dute, eta parte hartu duten guziei eskerrak eman dizkie Baztango Udalak.

Orain, bi saio gehiago eginen dituzte ekaina hasieran indarkeria matxisten arreta eta koordinazio protokoloa osatzeko. Horretarako, arreta zuzena ematen duten eragileekin bilduko dira; polizia, Baztango Gizarte Zerbitzuak, Osasun Etxea eta Baztango Berdintasun Zerbitzua. Hau dena, EMAGIN ikerketa eta formakuntza zentro feministaren eskutik eta Indarkeriaren aurkako estatu-itunaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun