Uda giroa

Berroetako bestak ospatuko dituzte ekainaren 3tik 6ra

Bi urteko geldialdiaren ondotik, herriko bestak ospatzeko gogotsu daude berroetarrak. Ekainaren 3tik 6ra ospatuko dituzte aurten bestak, eta egitarau zabala prestatu dute herritar guziendako.

Ekainak 3 ortziralea, bezpera. 19:30ean altxaferoak izanen dira bestei hasmenta emateko. 20:00etan txopo goratzea eginen dute eta ondotik mutildantzak dantzatuko dituzte. 21:00etan baztan-zopak izanen dituzte eta kantu zaharrak kantatuko dituzte, eta ondotik dantzaldia izanen da Trikidantzen eskutik. Zopetako txartel guziak saldu dira dagoeneko eta gantorri autobus zerbitzua izanen da gauean.

Ekainak 4 larunbata, haur eta gazte eguna. Puzgarriak izanen dira herrian egun osoan. 14:00etan gazteen bazkaria eginen dute Aizkoan, 17:00etan txokolatada izanen da eta 17:30ean herri kirolak eginen dituzte amasarren kontra, Tukutuku txarangak alaiturik. 19:00etan paella txapelketa izanen da eta 21:00etan herri afaria. Eguna akitzeko, 00:00etan dantzaldia izanen da Bizpahiru pelau taldearen eskutik. Herri afariko txartelak salgai daude eta edozein berroetarrekin solastatuta eskura daitezke.

Ekainak 5 igandea, Mendekoste eguna. 10:00etan erraldoi eta gaiteroak herritik barna ibiliko dira eta 11:00etan meza nagusia eta luntxa izanen da plazan. Ondotik, Txaruta elkartearekin pilota partidak izanen dira. 18:45ean dantzaldia izanen dute Lau Haizetara taldearekin eta 21:00etan zingar jatea eginen dute kantu zaharrekin.

Ekainak 6 astelehena, zikiro eguna. Puzgarriak izanen dira herrian egun osoan. 11:00etan Berroetako XLVIII. Bizikleta Itzulia eginen da eta 12:00etan mus eta partxis txapelketa. 14:00etan zikiro jatea izanen dute Beñatek alaiturik eta 18:00etan herritarren arteko joko ikaragarriak eginen dituzte. 21:30ean zingar jatea eta kantak izanen dituzte eta bestak akitzeko 00:00etan gaixoa ni eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun