Legarrea eta Gamio suertatu dira txapeldun Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 30a, 16:00

Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalistak, bertze zenbait pilotari eta antolatzaileekin batera.

Larunbatean jokatutako finalean 40-25 irabazi zieten Iantzi eta Argarateri

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean. Lehen mailako finalean, Mattin Legarreak eta Asier Gamiok 40-25 irabazi zieten Iñaki Iantziri eta Miker Argarateri. Aitzinetik, bigarren mailako finala jokatu zen eta honetan ere ez zen berdintasun handirik izan: Asier Jauregik eta Abi Bengoetxeak 40-23 irabazi zieten Iosu Gamio eta Mikel Igoari.

Aurtengo edizioan hemeretzi bikote aritu dira denera, hamar lehen kategorian eta bederatzi bigarrenean. Txapelketa borobiltzeko, ohi bezala, bazkari ederra izan zuten Antxitonean berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun