Furgoneta bat bidetik atera da Elbeten eta zaurituta zegoen gidaria anbulantzian eraman dute Dantxarinera

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 27a, 19:15

Istripua Elbeteko gainean gertatu da. Furgoneta bat bidetik atera da eta ondoko zelaian gelditu da iraulita. Istripua artatzera Oronozko suhiltzaileak eta inguruko mediku taldea mobilizatu dira eta gidariak Frantziako nazionalitatea zuenez, suhiltzaileen anbulantzia batean Dantxarinera eraman dute. Han Ipar Euskal Herriko anbulantzia batek hartu du bere gain zauritutako gidaria Baionako ospitalera eramateko ardura.



Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun