Gaurko bilkuran, Nafarroako Gobernuak Oronoz-Mugairin Lanbide Heziketako ikastetxe bat eraikitzeko proiektuaren idazketa baimendu du. Proiektuaren idazketak eta lanen zuzendaritzak gehienezko 728.246 euroko kostua izanen du eta guztira proiektuaren aurrekontua 19.239.270 eurokoa izanen da. Hezkuntza Departamentuak aurtengo bigarren hiruhilekoan kaleratuko du lizitazioa.
Eraikinak guztira 10.000 m2 izanen ditu. Bertan, Oinarrizko Lanbide Heziketako bi ziklo, Erdi Mailako zazpi gradu, Goi Mailako bi heziketa-ziklo eta Lanbide Heziketa Bereziko talde bat izanen dira, 12 ziklo guztira. Proiektua hurrengo hiru urteetan finantzatuko du Gobernuak eta «eskualdeko hezkuntza azpiegituren garapenean urrats garrantzitsua izanen dela» adierazi du.