Ortziralean, Amezti elkartean, Ernesto Prat eta Jaione Dorai izan genituen elkarlanean egin duten liburua aurkezten. Bestaldean, euskal iheslari politikoen bizipenak izenburua du eta 60. hamarkadatik sorterria utzi behar izan duten zenbait euskaldunen lekukotzak biltzen dira bertan. Bi egileek ere bizitu dute egoera hau eta lehen pertsonan kontatu ziguten haien esperientzia. Kepa Arizmendi baztandarrari buruz ere aritu ziren, ekainaren 8an 13 urte beteko dira Baionan zendu zenetik.
Hogei bat lagun bertaratu ziren liburuaren aurkezpenera eta gogoz entzun zuten Ernesto eta Jaionek kontatutakoa.