Baztandarren Biltzarra elkarteak laguntzaileak behar ditu

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 25a, 11:00

Ekainaren 20ra arte izanen da antolakuntzan laguntzeko izena emateko epea, eguneko lanetan zein aitzineko prestaketetan. Elkarteak ondoko mezua zabaldu du:

Bi urteko geldialdiaren ondotik, abiatu gara mantso-mantso aurtengo Baztandarren Biltzarra eguna prestatzeko lanetan. Bi urtez ez dugu bestarik izan, eta gogotsu gaude guretako eta baztandarrendako hain berezia dugun besta eta aldarrikapen egun hau berriz bizitzeko. Gozamen eguna dugu Baztandarren Biltzarra eguna, baina, gozamen horren gibelean lan dezente dago, buruhauste eta izerdi franko. Lana, lana da, bai, baina zenbat eta jende gehiagoren artean banatu errazagoa izanen da denendako. Hortaz, besta beti bezala egin nahi bada, zure parte hartzea ezinbertzekoa izanen da. Ekarpen ttikienak ere, anitz laguntzen ahal du eta doike, elkartean kide berriak sartzea ere ezinbertzekoa da taldearen biziraupena ziurtatzeko.
 
Eta zu, zertan parte hartzeko prest zaude? Egin dezagun denok ekarpena, bestak aitzinerat egin dezan. Bete galdetegia ekainaren 20a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun