«Bertako produktuak» saltzen dituzte; «Nafarroako produktuak ditugu, harategian bertako haragia eta Esarten egindako janariak ditugu, eta arraindegian produktu freskoak ekartzen ditugu egunero-egunero».
Eskaerak etxeetara eta landetxeetara dohainik eramateko zerbitzua ere badaukate. Izan ere, Elizondon landetxeekin «lan aunitz» egiten da eta Aste Santuan, udan eta Eguberrietan «jende pila bat ibiltzen da, eta turismoak aunitz laguntzen digu».