Iñaki Ordoki txirrindulari elizondoarrak junior mailako Amurrioko Sari Nagusia irabazi du

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 23a, 13:00

Euskal Herria sariketako bigarren proban ihes eginda nagusitu zen larunbatean Lizarte taldekio txirrindularia

Junior mailako txirrindulariei zuzendutalo Euskal Herria sariketako bigarren proba jokatu zen larunbatean Amurrion, Amurrioko Sari Nagusia hain zuzen. Ohi bezala, Amurrio inguruko zirkuitu batean bortz itzuli eman behar izan zituzten txirrindulariek, hirugarren mailako Zaraobeko gaina koska nagusia zutela. Lizarte-Ermitagaña taldeko Iñaki Ordoki Sansiñena elizondoarra nagusitu zen, ihes egindako taldetxotik azken itzulian ihes eginda. Lasterketako laburpena eta Iñaki Ordokiri egindako elkarrizketa ondoko bideoan.

Ordokik 2 ordu, 21 minutu eta 29 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Tamirat Navarro (ELE) izan zen bigarren 44 segundora eta Eneko Orteaga (BES) hirugarren, 46 segundora. Taldeka ere Lizarte izan zen garaile.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun