Baztango Talde Ekosozialak hainbat jardunaldi antolatu ditu aste honetan bizikleta mugikortasunari buruz, Baztandarra txirrindulari taldearekin eta TXGrekin batera.
- Maiatzaren 18an Arizkunenean bilduko dira 19:00etan bideo emanaldi bat ikusteko eta ondotik solasaldia izanen da Iruñeko Txirringudarien eskutik, haien esperientziak aditzeko.
- Maiatzaren 19an Fantxikeko plazan bizikletaren zirriken zulatzeak eta katea konpontzen ikasteko tailerra eginen dute 19:00etan.
- Maiatzaren 20an, berriz, bizi tuning tailerra eginen dute Fantxikeko plazan 17:00etan. Plazan, berriz, haurrendako ginkana eginen dute 17:45ean. Gero, bizikleta ibilaldia eginen dute Elizondoko karriketatik barna, 19:00etan herriko plazatik abiatuta. Ondotik, mugikortasun asteari akabaila alaitasunez emateko, batukada izanen da.