Sokatira torneoa antolatu du Amaiurko Sokatira Taldeak ekainaren 11n

Torneoaren ondotik herri afaria eta kontzertuak eginen dituzte

Amaiurko Sokatira Taldeak sokatira torneoa eginen du ekainaren 11n herrian, «Euskal Herri guzitik etorritako taldeez disfrutatzeko». 17:00etan izanen da torneoa, dohainik. Ondotik, 21:00etan, herri afaria eginen dute eta eguna ongi akitzeko, kontzertuak eta gaupasa izanen dira gauerdian hasita; Unidad Alavesa, Los Zopilotes Txirriaos eta DJ Bull izanen dira oholtzaren gainean.

Afariak eta kontzertuak edukiera mugatua izanen dute. Kontzertuak bakarrik ikusi nahi dituztenek sarrerak 8 eurotan izanen dituzte salgai egunean bertan. Afari eta kontzerturako txartelak 30 eurotan egonen dira salgai laster.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun