Munduko Begiak fundazioak eta Baztango Udalak antolatutako Inhambaneko begiak erakusketa ikusgai egonen da Arizkunenea kultur etxean maiatzaren 27tik ekainaren 12ra. Erakusketak Elisenda Ponsen argazkiak biltzen ditu, eta Mozambikeko Inhambane herrian Munduko Begiak fundazioak eta Donostiako Ospitaleko oftalmologo talde batek egindako lana erakusten du. Herritarren begi eta itsutasun arazoak konpontzea du helburu fundazioak, betaurrekorik, lentillarik eta oftalmologorik gabeko probintzia pobre batean.
Erakusketa 18:30etik 21:00etara irekiko da aste tartez eta 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara asteburutan. Erakusketa inauguratzeko, maiatzaren 27an Miradas dokumentala proiektatu dute Arizkunenean 19:30ean.