Belateko eta Almandozko tunelak gaur, maiatzaren 11n, eta bihar, maiatzaren 12an, gauean itxiko dituzte mantentze-lanak egiteko. Zirkulazioa bi noranzkoetan desbideratuko dute Belateko mendatetik 22:00etatik 06:00etara. Horretarako, N-121-A errepideko 27 eta 35 kilometroetako elkarguneetan adieraziko dira desbideratzeak.
Lanak Lurralde Kohesiorako Departamentuak egindako kontserbazio-lanen barruan sartzen dira, eta hauek izanen dira: berdinketa-lanak, konbergentzia-neurriak, ganga ikuskatzea eta hondakin-kanala eta bi tunelak garbitzea.