Baztango Talde Ekosozialak mugikortasun astea antolatu du datorren asterako, bizikletaren erabilera herritarren artean sustatzeko.
Maiatzaren 18an Arizkunenean bilduko dira 19:00etan bideo emanaldi bat ikusteko eta ondotik solasaldia izanen da Iruñeko Txirringudarien eskutik, haien esperientziak aditzeko.
Maiatzaren 19an Fantxikeko plazan bizikletaren zirriken zulatzeak eta katea konpontzen ikasteko tailerra eginen dute 19:00etan.
Maiatzaren 20an, berriz, bizikleta ibilaldia eginen dute Elizondoko karriketatik barna, 19:00etan herriko plazatik abiatuta. Ondotik, mugikortasun asteari akabaila alaitasunez emateko, batukada izanen da.