«Errepublika aske eta burujabea» aldarrikatzeko, Amaiurraldia ekitaldi politikoa eginen du Nafarroa Berriz Altxa ekimenak ekainaren 5ean Amaiurren eta Elizondon. Egun osoko egitaraua prestatu dute:
- 11:00etan harrera. Autobusen iritsiera Amaiurrera
- 11:30ean ekitaldia
- 12:15ean Amaiurraldia ibilbidea oinez Ordokira (3 kilometro)
- 14:00etan besta Elizondon
- 15:00etan bazkaria. Bokatak edo menua
- 16:30ean kontzertuak. Madame Birrots eta Trikidantz
- 16:30ean haurren txokoa. Irrien lagunak
Bazkariko menuaren txartelak 30 euro balioko ditu eta entsalada, paella, bildotsa txilindron erara, postrea, kafea eta kopa izanen ditu.
Amaiurren auto-ilarak ekiditeko, ekitaldira busean joatea eskatu dute antolatzaileek. Autobusetan izena emateko zerrendak Iruñeko, Lizarraldeko, Erriberako, Iruñerriko eta Sakanako hainbat lekutan egonen dira.