Izpegiko igoeraren IV. edizioa eginen dute bihar Erratzun, DRS Razingek antolatua. 13:00etan itxiko dute bidea eta 14:30ean abiatuko da lehenbiziko partaidea. 20:00etan, berriz, irabazleen izenak iragarriko dituzte eta sariak banatuk dituzte Erratzuko plazan.
43 parte hartzailek eman dute izena aurten rallyan, eta 5,2 kilometroko igoera egin beharko dute. Proba puntuagarria izanen da Nafarroako Mendi Rallyen txapelketarako, Nafarroako Formula Libre Sarirako eta junior mailako Nafarroako Mendi Rallyen txapelketarako.