Sukaldaritza ikastaroa eginen dute maiatzaren 16an eta 30ean Elizondoko Amezti elkartean

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 6a, 12:30

Elbeteko Posadako Belen Urrutiak emanen du ikastaroa

Elizondoko Amezti elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du maiatzean, Elbeteko Posadako Belen Urrutiaren eskutik. Elkartean bertan bilduko dira, hilaren 16an eta 30ean (astelehenetan), 17:00etatik 20:00etara.

Ikastaroko plazak mugatuak izanen dira eta izena emateko azken eguna maiatzaren 10a izanen da. Horretarako, 619 63 66 70 zenbakira deitu beharko da. Elkarteko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide ez direnek, berriz, 36 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun