Mahai-jokoen kutxa ibiltaria Gartzainen izanen da larunbatean eta igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko maiatzaren 5a

Mahai-jokoen kutxa ibiltariak bailarako itzuliarekin segitzen du eta asteburu honetan Gartzainen txanda izanen da. Baztango Kultura Zerbitzuak eta Gartzaingo Herriak antolatua, maiatzaren 7an eta 8an heldu, gazte eta haurrek mahai-jokoekin jostatzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun