Elizondoko Herriak eta Bidelagunek elkarlanean antolatua, zahar etxean dauden menpekotasuna duten adinekoak buelta bat ematera aterako dituzte igande goizean. Maiatzaren 8an 11:00etan zahar etxeko atean bilduko dira eta ordubetez herriko karriketatik barna ibiliko dira; Santiago karrikatik Virgilio eta Muniartea zubiraino joanen dira eta Jaime Urrutia karrikatik bueltatuko dira, plazatik pasatuta. Hamaiketakoa ere izanen dute.
Ekimenean parte hartzeko boluntarioak bilatzen ari dira eta izena emateko epea bihar eguerdira arte izanen da. Parte hartu nahi dutenek 699 31 45 14 telefonora (Aitor) edo 690 84 85 25 zenbakira (Bea) deitu beharko dute eta aseguru bat eginen zaie.